|
Languages
|
Interfazaren Hizkuntza Aukeratu:
|
|
TAT kide
|
|
|
Untitled Document
Torturaren ezabaketaren aldeko oinarrizko 9 puntuak
Gure hainbat eta hainbat herrikidek jasandako sofrikarioak ez du konponbiderik baina etorkizunean sofrikario hau inork jasan ez dezan posible da.
Bide hortan, Estatu espainiarrari datozen 9 puntuetan proposatutako neurriak har ditzan eskatzen diogu, eta hau errealitate izan dadin ahalegin guztiak egingo ditugunaren konpromezua hartzen dugu, honela soilik lortuko baitugu aurrerantzean atxilotuei dagozkien eskubideen errespetua eta bermea.
|
Behean azaldutako puntuekin ados bazaude torturaren ezabaketaren bideari zure laguntza ttipia eman diezaiokezu hemen
Sinadura bilketaren orriak banatzen ere lagun gaitzakezu. Horretarako dokumentu hau jaitsi eta inprimatu besterik ez duzu egin behar, egokien deritzozun lekuetan orriak bana ditzazun. [ sinadura orria deskargatu ]
|
|
|
|
|
Torturaren ezabaketaren aldeko 9 puntuak
- 1.- Auziperatze
Kriminaleko legediaren 520 bis. artikuluaren ezabaketa. Honek, pertsonaren
atxiloketa eta inkomunikazioa 5 egunetara luzatzea baimentzen baitu.
- 2.- Auziperatze
Kriminaleko legediaren 527. artikuluaren ezabaketa, atxilotutako
pertsonari dituen eskubideak murrizten baitizkio. Oinarrizkoa dela ulertzen
dugu atxilotuaren senitartekoek bera aurkitzen den lekuaren eta egoeraren
berri edukitzeko eskubidea. Era berean, diligentzia judizial eta polizialetan
atxilotuak aukeraturiko abokatuaren presentzia ezinbestekotzat ikusten
dugu, hala nola, diligentzien ondoreneko uneetan pribatuan hizketaldia
edukitzeko eskubidea.
- 3.- Atxiloketak
irauten duen artean pertsonaren osasun fisikoa nahiz psikikoa bermatu
dadin, atxilotuak bere kabuz aukeraturiko sendagileek ikus dezatenaren
aukera izan behar luke, hauek, atxilotuaren inguruko azterketak
egin ditzaten, beti ere atxilotuaren egoeraren jakitun izateko.
- 4.- Auziperatze
Kriminaleko erreforma 1988.ko Maiatzaren 25 ean onartu zen, eta, bertako
Lege Organikoaren 384 bis artikuluan, Entzutegi Nazionalak dituen
konpetentziak bertan behera uztea eskatzen dugu. Honela atxilotuen
instrukzioa eta auziperatzea, euren jaioterriko auzitegien esku geratuko
litzateke
- 5.- “Habeas
Corpus” delakoaren ezarpena eta erabilera. Modu honetan
epailea bene benetan arduratuko litzateke atxilotuaren egoeraz. Habeas
Corpus-a zuzentzen duen L.O. 6/1984 legearen 2. artikuloaren bigarren
parrafoaren ezabapena. Artikulu honek, atxilotuaren inkomunikazioa agindu
duen epaile beraren eskutan uzten baitu Habeas Corpus-aren erabilera.
- 6.- Poliziek
aurrera eramandako diligentzia ororen deuseztapena, baldin eta atxilotutako
pertsonaren osasun psikikoa nahiz fisikoki kaltetua izan bada.
Zentzu honetan ezinbestekoa jotzen dugu, torturak salatu dituen pertsonaren
inguruko ikerketak, atxiloketa aginduari eta instrukzioari atxekitzea.
- 7.- Epaile eta agintari judizialen
aldetik sakoneko ikerkuntza ahalbidetzea tortura testigantzaren aurrean.
Ipintzen den une beretik argitu dadila salaketa egiazkoa denentz, honetarako,
sendagileen froga eta neurriak erabiliaz. Oinarrizkoa da, bai behintzat
ikerkuntzak dirauen artean, salaturiko zaindarien behin behineko kargu
uztea ziurtatzea.
- 8.- Egoitza polizialak bideo
kameraz hornitzea, atxilotuari ematen zaion tratuaren berri
izateko, atxiloketaren nondik norakoa jarraitu ahal izateko, atxilotuaren
intimitatea bermatuaz, egiten diren diligentzien ezagutza edukitzeko.......
- 9.- Tortura kasuak eragiteagatik
zigortuak izan diren funtzionarien aldeko indultuen desagerpena.
Gaur egunean, hauetariko gehienek zigortuak izan diren kargu berberean
jarraitzen dute edo ta goragoko postuak eskeini zaizkie sari gisara.
Gobernuak nahiz Erregetzak adostutako praktika honekin torturaren erabilpenerako
bideak ireki besterik ez dira egiten.
|
|
|
|