|
Tortura Euskal Herrian, 2005eko
edizioa
Tortura -tabu handi hori- gizarte honetako arazo handienetako bat da. Tortura fenomeno konplexua da, eta denok ukitzen gaitu. Zeren eta, torturaren alderik okerrena ez baita nortzuk nozitzen duten; onartzen dutenengan baitago alderik okerrena. Eta hori da ikusten ez den alderdi maltzurra. Lehenengo horiek zuzenean hondatu nahi dituzte; bigarren hauei, ordea, pixkana-pixkana kontrolatzen dizkiete sentimenduak, sentiberatasuna eta pentsamendua, robot otzanak bihurtzen diren arte. Jende anestesiatua, kritika gaitasunik eta altxatzeko ahalmenik gabea. Horrela sortzen dira hala-moduzko gizarte eskas, libre- eta demokrata-ustezko horiek, hilerrikoa gogorarazten digun bake horiak eskaintzen dien lo engainagarria onartzen dutenak.
Hori dena eta beste gauza asko ez ditugu liburuetan ikasi.
Geure gorputzean sufritutakoa dela medio ikasi dugu.
Horregatik gaude gaur hemen: Lekukotasuna uzteko, eta entzuten digutenei hainbesteko isiltasunaren konformismoa haustera dei egiteko. Hondatu nahi izan gintuzten baina hemen gaude.
|