|
Ikastolako gaztetxoek oharkabe bezala kantatzen dituzte Santa Agedarenenak, baina santu-santen historiak marrazkietara-edo eramanez gero, debekatu ere egingo lituzkete, biolentziaren gorespen edo torturaren aipamen egiten duelako. Eta ez komeni...
Agedarenak, kantatu gabe kontatuta, esan ziotela ea nahi zuen besten legea, bestela presentatuko zela Poliziaren aurrean, gaurkoegia iduri luke hirugarren mendeko kontua izateko. Agedarena kantatuz kontatuta ...moztu zizkaten bularrak, keinu inkontziente batek kizkurtzen ditu sorbaldak, eta makila kolpeak, norbere beldurra, eta lurraren sabel dardara estaltzeko modua baino ez dira. Torturaren aurkako aldarria liteke gaurkoa, festa kristaua izaki, debekatzea zail luketena. Zirrikituak bilatu behar protestarako ere...Santa Agedaren irudiak, bere bi bularrak azaltzen ditu bandeja batean. Gordina da. Errealitatea bezain gordina, esango du minbiziak bularra kendutakoak.Bi errima on zorigaiztoko kopla batentzat: Polizia eta Minbizia. Gaurko beldurrik handienetako bi. Biak ustekabean, biak edonorengana etor litezkeelako.
|
|