Joseba Lerinek uko egin dio torturen gainean deklaratzeari epaileak esposak jantzita eta hiru guardia zibilez inguratuta deklaratzea nahi zuelako. TATek gogor salatu du torturak ikertzen dituzten medikuen jarrera.
Gaur ostirala, maiatzaren 30a, Joseba Lerin gazte Iruñarrak epaitegian deklaratu du, 2007an ezarri zuen tortura salaketa zela eta.
Joseba Lerin, 2007ko martxoan atxilotu zuen Guardia Zibilak eta 5 egun inkomunikatuta igaro ondoren Tortura salaketa ezarri zuen Donostiako epaitegian.
Ikerketaren ardura, Madrilgo 31. Instrukzio Epaitegiari dagokio eta deklarazioa Manzanaresgo 1. Instrukzio Epaitegian egin da, Joseba Lerin, Ciudad Realgo gartzelan espetxeratua bait dago.
Deklarazioa egiteko orduan, esposak zituela eta Guardia Zibileko 3 kideren aurrean deklaratzera behartu nahi izan du epaileak.
Josebak uko egin dio egoera horretan deklaratzeari, eta TATeko abokatuak gogorarazi nahi izan dio epaileari legeak berak galerazten duela deklarazioa egoera horretan egitea.
Epaileak ez ditu kontutan hartu egin zaizkion oharrak, eta desobedientzia delitu bat egotziko diezaiokela mehatxatu du Joseba Lerin.
Egoera honen aurrean, Joseba Lerinek uko egin dio deklaratzera eta ez berak, ezta TATeko Ane Ituiño abokatuak ere ez dute inongo zilegitasunik eman nahi izan ekintza judizial horri eta ez dute sinatu.
Beste behin ere, Tortura kasuak ikertzen dituzten epaileen jarrera salatu nahi du TATek, ikerketak ez bait dira behar bezain ondo egiten eta tortura salatu duten pertsonen babes eza areagotzen dutelako.
Torturarekin amaitzea denon lana da.
Bidalita: 2008 04 - 08:42 PM
|