|
Torturaren ondorioz hildakoak
1981ETIK INKOMUNIKAZIO ERREGIMENARENPEAN TORTURAREN ONDORIOZ HILDAKOAK
JOXE
ARREGI IZAGIRRE, 30 urte, Madrilgo Segurtasunerako Zuzendaritza Orokorrean igarotako inkomunikazio peko atxiloketako 9 egunetan zehar torturatua izan ostean, Karabantxelgo Espetxean (Espainiar Estatua) 1981eko otsailean hil zena.
Bere azken hitzak ospitalean hil aurretik hauexek izan ziren: "oso latza izan da".
ESTEBAN
MURUETAGOIENA SCOLA, 38 urte, poliziaren egoitzetan 10 egunetan zehar inkomunikazio erregimen pean egon eta gero, 1982ko martxoan bere etxean hil zena. Autopsiak tortura aztarnak erakutsi zituen.
MIKEL
ZABALZA GARATE, Bere gorpua Bidasoa ibaian aurkitu zuten 1985eko abenduan, eskuburdinak jarrita zituela. Goardia Zibilak atxilotu zuen 1984ko azaroan. Polizia Gorputz honek Zabalzak ihes egin zuela argudiatu zuen. Lekukoek, Zabalza poliziaren egoitzetan ohatila batean ikusi izana baieztatu zuten, ihes egiten saiatzeko ahulegi zirudiela esanez.
GURUTZE
IANTZI IGERATEGI, 31 urte, 1993an hil zen Madrilgo Goardia Zibilaren Koartelean, bertan inkomunikazio erregimen pean atxilotuta zegoelarik. Agintaritzak, bihotzeko baten ondorioz hil zela esan zuten. Berarekin batera atxilotu zituztenek torturak salatu zituzten.
XABIER
KALPARSORO GOLMAIO, 26 urte, 1993ko irailean hila, Espainiako Poliziaren
Koartel Zentraleko hirugarren pisuko leihotik behera erortzeak eragindako
zaurien ondorioz. Polizia Gorputzak, itaundua izaten ari zen bitartean
ihes egiten saiatu zela argudiatu zuen. Kalparsororen beraren testigantzaren
arabera, hil aurretik ETA erakundera bidalia izan zen, eta hilabete eman
zuen bahiturik, haren bahitzaileak nortzuk izan ziren ezezaguna delarik
oraindik ere, berak poliziak bezala identifikatzen bazituen ere.
|