_CLICK
Bilatu/Search
Main Menu
· Home

· Nortzuk gara
· Urteko TAT txostenak
· Testigantzak
· Salaketak
· Tortura metodoak
· Argazkiak
· Liburutegia
· Iritzi artikuluak
· Zigorgabetasuna
· Torturapean hildakoak
· Legeri antiterrorista
· Ezabaketaren aldeko proposamena

· Berriak
· Estekak
· Kontaktatu

Languages
Interfazaren Hizkuntza Aukeratu:


TAT kide

behatokia


Que es el TAT ?

 

Zer da TAT ?

TAT –Euskal Herriko Torturaren Aurkako Taldea-, hainbat urteko lana eta prestaketaren ostean 1992an sortzen da, Gobernuaz Kanpoko Erakunde bezala, bere helburu nagusia Torturaren eta bestelako tratu zein pena krudelen, ankerren nahiz iraingarrien praktika ezereztea izanik, bere lan horretan, errealitate gordin hau kaleratuz euskal gizarte osoa inplikatzen saiatzen delarik. Helburu nagusi eta etorkizuneko honekin batera, TAT, urteotan zehar torturaren biktima izan diren euskal herritarrei laguntza juridikoa, psikologikoa eta medikua bermatzen konprometitzen da.

Lan-ildo honetan, honokoak dira TATen lan-esparru nagusiak:

  • Torturak jasan dituzten euskal herritarren testigantzak jaso eta sistematizatu.

  • Testigantza horiek publiko egin, biktimaren aurretiazko baimenarekin beti ere, gizarteak gure herriak pairatzen duen gaitz honen berri izan dezan.

  • Beharrezko duten edo hala nahi duten biktimei laguntza juridikoa, psikologikoa eta medikua luzatu.

  • Esparru jurisdikzionaletan eta instituzionaletan zein esparru publikoetan Torturaren etengabeko salaketa egin, komunikabideen eta gizartearen aurreko salaketaren bidez.

  • Nazioarteko erakundeetan torturaren existentzia berretsi eta salatu.

  • Gizarteari alternatibak proposatu, torturaren erabateko bazterketa lortzearren.
  • Gure lanak duen garrantziaren jabe gara. Torturaren existentzia onartzen, ezkutatzen edota isilarazten duen gizartea, gaixo dagoen gizartea da. Tamalez, praktika honen erantzule zuzenak diren botere-eremuetatik, haien esku dauden tresna legal, jurisdikzional eta hedabideetaz baliatuz, gizartea gaixotzen saiatzen dira, torturaren errealitatea ezkutatuz eta isilaraziz.

    Atari honen bidez isiltasun-harresi horiek apurtzen saiatuko gara, eta zuei gure esku dauden berriak, informazioak, iritziak eta gogoetak helarazten. Hori da gure konpromisoa. Torturaren aurkako borrokan gure lana erabilgarria suertatzea espero dugu.

     
    Torturaren Aurkako Taldea
    Tel. 0034 943 333674 Fax. 0034 943 336479. Kale Nagusia 50 - 1ª. 20120 Hernani.
    Tel. 0034 944 155653. Bailen kalea 15 - 1ª Eskuina. 48005 Bilbo.