_CLICK
Bilatu/Search
Main Menu
· Home

· Nortzuk gara
· Urteko TAT txostenak
· Testigantzak
· Salaketak
· Tortura metodoak
· Argazkiak
· Liburutegia
· Iritzi artikuluak
· Zigorgabetasuna
· Torturapean hildakoak
· Legeri antiterrorista
· Ezabaketaren aldeko proposamena

· Berriak
· Estekak
· Kontaktatu

Languages
Interfazaren Hizkuntza Aukeratu:


TAT kide

behatokia


Untitled Document

Ertzantzak erabilitako tortura metodoak

Ertzaintzak atxilotutakoen tratuari dagokionez (tratu txarren 26 lekukotza ditugu), jauzi kuantitatiboa eta kualitatiboa izan da atxiloketa kopuruan, inkomunikatuen kopuruan eta torturatuen kopuruan, eta baita jasan duten tratuaren basakerian ere. Orain arte, Ertzaintzat atxilotuei ematen zien tratuan tratu txar psikologikoak ziren nagusi, eta ez zen ia tratu txar fisikorik agertzen; 2002. urtean, aldiz, konbinatu egin dituzte tortura psikologikoak eta fisikoak, eta tratu txar fisikoak nabarmendu dira.

Ertzaintzak erabiltzen dituen tortura metodoetan, nagusiki atxilotuen akidura fisikoa lortzen saiatu direla esan daiteke. Horretarako jarrera bitxietan egotera behartu dituzte inkomunikazioak iraun duen egunetan. Atxilotuek deskribatu dituzten jarrera bitxi horien artean daude zutik egotea hankak zabalduta, belaunak flexionatuta eta besoak zabalik; edo zutik, besoak zabalik edo buru gainetik altxatuta; zutik hankak zuzen jarrita eta soina makurturik; zutik eskuak atzean, soina makurtuta, burua makurtuta belaunak flexionatuta; zutik belaunak flexionatuta, besoak atzean, burua makurtuta eta ipurdia aterata; hankak zabalik eta flexionatuta, soina erabat makurturik, burua hanken artean, ertzainak bizkar gainean jarri eta hankekin atxilotuaren izterrak zapalduz. Belaunik, kokoriko, hanka baten gainean. Flexioak egitera behartu zituztela ere kontatu digute. Jarrera horietan egotera behartzen zituzten denbora luzez, bai galdeketetan (asko ziren, luzeak eta etengabekoak) bai ziegan zeuden denboran (ertzainek behazulotik begiratzen zuten, eta agindutako jarreran aurkitzen ez bazituzten mehatxu egiten zieten), atxilotuak, akituta, lurrera erortzen ziren arte; orduan, berriro behartzen zituzten jarrera berean jartzera, inoiz atseden hartzen utzi gabe, esertzen eta etzaten utzi gabe, lorik egiten utzi gabe. Ziegatik beste edonora eramaten zituztenean ere makurtuta joatera behartzen zituzten.

Era berean esan digute galdeketetan jarrera bitxi horietan zeuden bitartean era guztietako sexu irainak egiten zizkietela; biluztasuna, gorputz osoa ukitzea, genitalak ukitzea, ipurdia ukitzea, edo arroparen azpitik, bai eskuez bai hainbat objektuz, eta, aldi berean, bortxatzeko mehatxuak eginez. Bat mahaian bermatzera behartu zuten, ertzainek bortxatzen zutela itxuratzen zuten bitartean. Atxilotuetako batek galtzak ere jaitsi zituen, "botila, gutxienez, txikia da", pentsatuz. Atxilotuen gorputzaren kontra mugimendu likitsak ere egiten zituzten, eta barrabiletatik tira edo senitartekoen, amaren edo neska lagunaren atxiloketa eta bortxaketaren mehatxua egin.

Konortea galdu arte kolpatu dituztela ere kontatu dute. Batzuek esan dute gorputz osoan jotzen zietela, buruan eskuekin, liburu batekin, paretaren kontra, ukabilkadak sabelean eta bizkarrean, kolpeak saihetsetan, ostikadak orkatiletan, belaunetan, eskuak hanpatuta belarrietan, iletik atzerantz tira egitea eta belarrietatik aurrerantz, behatzekin gorputzeko zenbait toki zapaltzen zizkieten, Guardia Zibilak sarri erabiltzen duen tortura metodoa dela eta markarik ez duela uzten esanez. Galdeketetan jarrera behartuetan zituzten bitartean ertzainek armairuak jotzen zituztela ere esan dute, eta beren alboan aulkiak paretaren kontra botatzen zituztela ere bai. Kolpeen eta agindu dizkieten jarrera behartuen ondorioz, atxilotu asko erietxera eraman behar izan dituzte, era askotako kalteekin: tendinitis bizipitala, orkatileko bihurrituak.

Etengabe egin dizkiete mehatxuak; atxilotuaren beraren kontra eta bere maiteen kontra, gurasoen, anaia-arreben, neska lagunaren eta abarren kontra. Adibidez, "oinak aurretik dituzula aterako zara hemendik; bide bazterrean utziko zaitugu buruan tiroa jota; utzi pistola, akabatu egingo dugu-eta (buruan pistola balitz bezala zerbait jarrita)"; edo neska lagunei buruzko mehatxuak, adibidez, "ama eta neska laguna ekarriko ditugu eta porra batekin bortxatuko ditugu", edo xantaiak, neska lagunen kontrako atxiloketa aginduak erakutsiz. Buruan pistola jarrita ere mehatxatu dituzte.

Ikusmena eragotzi
dietela ere esan digute, bai etengabe paretari begira egotera behartuz, burua makurtuta zutela, eta begiak itxita, bai buruan zapiak edo trapuak jarriz leku batetik bestera eramaten zituztenero.

Irainak eta umiliazioak etengabeak ziren: ertzain-hiltzailea, kabroia, puta semea, "ama puta, putakumea", subnormala.

Atxilotuek era guztietako entzumen erasoak jasan dituzte, adibidez, oihuak belarrira, kolpeak belarrietan. Musika oso altu zegoen beti, batez ere galdeketak hastean. Argi erasoak ere egin dizkiete. Ziegako argia piztuta zegoen beti; tarteka, galdeketan, argi guztiak itzali eta zarata egiten zuten, armairuak jo, paretak. Tenperatura aldaketak: galdeketetan bero egiten zuen, izerditu egiten ziren; ziegetan, berriz, hotz egiten zuen eta ez zieten uzten mantak hartzen.

Ura ez zen zerbait ematen zieten edateko, eta horrek zorabio moduko bat sortzen zien; batek baino gehiagok haluzinazioak izan zituen: paretetatik kea ateratzen ikusi, paretetatik irudiak irteten ikusi, leihoetatik irtengo balira bezala.

Era berean, kontatu dute polizia-egoitzetan beste atxilotu batzuen oihuak eta negarrak entzuten zituztela; eta polizia-egoitzan ez zeuden senitartekoen ahotsak, oihuak eta negarrak ere entzun dituzte, kasu batzuetan.


 
Torturaren Aurkako Taldea
Tel. 0034 943 333674 Fax. 0034 943 336479. Kale Nagusia 50 - 1ª. 20120 Hernani.
Tel. 0034 944 155653. Bailen kalea 15 - 1ª Eskuina. 48005 Bilbo.