_CLICK
Bilatu/Search
Main Menu
· Home

· Nortzuk gara
· Urteko TAT txostenak
· Testigantzak
· Salaketak
· Tortura metodoak
· Argazkiak
· Liburutegia
· Iritzi artikuluak
· Zigorgabetasuna
· Torturapean hildakoak
· Legeri antiterrorista
· Ezabaketaren aldeko proposamena

· Berriak
· Estekak
· Kontaktatu

Languages
Interfazaren Hizkuntza Aukeratu:


TAT kide

behatokia


Untitled Document

Zigorgabetasuna: torturaren zutabe

Sistema legal batetaz ari gara, non parlamentuak, legedi antiterrorista berezia (zoritxarreko LEGE ANTITERRORISTA haiek) kode prozesal arrunt baten azpian ezkutatzen duen. Parlamentuak bide librea ematen du polizia taldeek atxilotu eta lege antiterrorista aplika dezaten (inkomunikazioa), inolako aurrebaldintzarik gabe. Bide batez, Entzutegi Nazionaleko epaileek eskuduntza osoa jasotzen dute. Hauek, inkomunikazioa eta bost eguneko eperainoko luzapena inolako azalpen eta arrazonamendurik gabe baimentzen dute polizia taldeek eskatzen duten bakoitzean.

Inkomunikazioaren luzapenak irauten duen denbora honetan, komisaldegitik kanpoko inor (gainontzeko atxilotuak, poliziak eta Entzutegi Nazionaleko funtzionarioez gain), ez da gertatzen ari denaz jakitun izango. Inkomunikazio epean aritzen poliziak morroi hutsak dira, arrazoi politikoengatik ematen diren atxiloketen kasuan torturaren praktika ohizkoa delarik.

Seinalerik ez uzteko torturatzen da. poltsa, bainera, esku irekiarekin ematen diren kolpeak, mehatxuak, irain sexualak, umilazioak, ejekuzio mehatxuak eta simulakroak... 2000. urte honetan ere ohizkoak izan dira. "Zanpatu egingo zaitut, eta gero nahi izanez gero, salatu nazazu, ez zait ezer gertatuko eta", polizia batek atxilotu bati esaten zion 2000. urte honetan. Noski ez zaiola ezer gertatuko, eta beharbada, zorte apur batekin, bere merezimenduengatik sari bat ere izan dezake.

Entzutegi Nazionaleko epaileek ez dute ikusi nahi torturatu egiten dela, atxilotuengan seinalerik ikustean edota beraien egoera psikolojikoa tamalgarria dela ikustean ez dute kasurik egiten. Dependentzia polizialetan atxilotuak egindako aitorpenetan oinarritzen dira atxilotuei deklarazioa hartzeko orduan. Azken finean, tortura beraientzat ere lagungarria da, tortura behar dute beraiek ere.

Eta kasu hauetan da, Gobernuak parte hartzen duenean. Salatuak, inputatu edo egoztuak eta auziperatuak izan diren polizia hauek ez dira beraien lan arduretatik banatuak izaten, ez. Bere kargu horietan jarraitzen dute, igoerekin sarituak ez diren kasuetan. Behin kondenatuta, Gobernuak barkamenak ematen dizkie. Eman diren azken indultu edo barkamen hauen zioa hau berau izan da.

Nazioarteko erakunde ezberdinek, inkomunikazioa torturaren praktika erreztu eta baimentzen duen marku bezela ezarri dute, eta espainiar Gobernuari honen gainditzerako neurriak har ditzan eskatu diote, bainan gaur egun arte neurri hauek ez dira hartuak izan eta tortura deliktua barkatzen jarraitzen da. Europako Torturaren Prebentziorako Komitea, Nazio Batuetako Torturaren aurkako Komitea, Nazio Batuetako Torturaren arazorako Errelatorea, Nazio Batuetako Giza Eskubideen komitea, dira espainiar Estatuan izan diren Gobernu ezberdinengana zuzendu diren GKE eta erakundeetako batzuk.

Nazio Batuetako torturaren arazorako Errelatore Berezia zen Peter Koojimansek, Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzorderako urtero prestatzen duen txostenean, 1992. urtekoan zehazki, polizia taldeek darabilten zigorgabekeria, salaketen ikerketa ezak eta torturaren salatzaileek aurkitzen dituzten prozesu luzeak torturaren praktikaren zutabeak direla esan zuen. Estatu espainolari buruz ari zen akaso?. Nazio Batuetako Torturaren Aurkako Komiteak behin baino gehiagoetan azaldu ditu bere kezka eta ardurak Estatu espainolari dagokionez

Ondoren gobernuak torturatzaileetako batzuei emandako indulto edo barkamen batzu azalduko ditugu, indulto hauek agertu ziren dekretuak, zigorrak
jaso zituzten tortura kasuekin erlazionatuz.

 
 
  • Julio Hierro eta María Jesús Fanegas
  •  
  • Aníbal Machín, Juan José Fernandez eta Abel Alberto Nuñez
  •  
  • Isidoro Martinez, Emilio Mariño eta Carlos Prieto
  •  
  • José Luis Fraile eta Luciano García
  •  
  • Pedro Laiz eta Paulino Navarro
  •  
  • José María Rodríguez eta Damián Viyano
  • Torturaren Aurkako Taldea
    Tel. 0034 943 333674 Fax. 0034 943 336479. Kale Nagusia 50 - 1ª. 20120 Hernani.
    Tel. 0034 944 155653. Bailen kalea 15 - 1ª Eskuina. 48005 Bilbo.